2013(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

Dantzatu musikarekin!

Zertarako musika, dantzatzeko ez bada?

Askotan ahaztu egiten gara musikak gozarazteko duen ahalmenaz. Gustuko dugun musika entzute hutsaren plazerra, sor dezakeen lasaitasuna edo eragin dezakeen dantzarako gogoa ezer gutxirekin konpara genezake.

Ume garen artean libre izaten gara, ez diogu geure buruari oztoporik ipintzen musikak sortzen dituen zirrarak eta sentipenak izateko. Baina handitzen garen neurrian... ahaztu egiten zaigu zer den askatasun hori!

Aholkutxo bat besterik ez: utzi zuen buruari musikaren mundu magikoan murgiltzen eta dantzatu, dantzatu gorputzak gelditzeko eskatu arte!!